viernes, 19 de octubre de 2012

ARROZ ESNEA 2007-07-17 arroz esnea Osagaiak: Litro 1 esne 150gr-200gr arroz 200gr azukre Kanelie eta limoi azala Zelan egin: Esnea kaneliegaz eta limoi-azalagaz irikinarte berotzen ipinten dogu. Beste lapiko baten arroza uregaz estalita berotzen ipinten dogu irikinarte, ura kentzen dautzogu eta arroza gerorako gordeten dogu. Berotzen euki dogun esnetik kanelie eta limoi azala ataraten doguz eta irekiten euki dogun esnetara oraindik bero dagoen arroza botaten dogu, ordu erditan irekiten itziko dogu. Ordu erdi barru azukrea gehitzen dautzogu eta irekiten izten dogu, surtetik atara eta plater batera ataraten dogu. Kanela hautsa botaten dogu arroz-esnearen gainetik apaingarri moduan, frutak, pasak etab.be erabil litxakez estaltzeko